Saltar al contenido

Manifiesto

Vasconia SI nace con el fin último de la creación de una entidad política que englobe a los ciudadanos de los territorios de Bizkaia, Álava, Gipuzkoa y Navarra y las villas y lugares de territorios limítrofes que forman un “continuum” cultural con los ciudadanos de estos territorios.

Vasconia SI es una iniciativa social sin ánimo de lucro que persigue la consecución de una nueva entidad política que acompañe y ampare a los ciudadanos de los territorios forales en los nuevos retos de la Europa del siglo XXI.

La singularidad de estos fueros y nuestro común poso cultural nos invita a desarrollar instituciones de gobierno comunes, porque si hay una razón por la que hemos perdido nuestras libertades es precisamente por no haber creado en el pasado un gobierno foral común que nos aglutine, un gobierno de ciudadanos forales que negocie como un todo con España entre iguales.

Queremos movilizar a la sociedad en torno a la idea de un gobierno común de los 4 territorios forales es enormemente necesario para afrontar los escenarios que el nuevo orden europeo y la falta de entendimiento de amplios sectores de la sociedad española hacia nuestra singularidad foral provoca, si ya estuvimos juntos defendiendo nuestros fueros en el pasado, debemos estar juntos para enfrentarnos juntos a los retos modernos.

Hay dos escenarios prácticos que nos invitan a avanzar hacia este común gobierno, la relación con el gobierno de España, y nuestro sitio en Europa.

La relación con el gobierno de España

Desde Vasconia SI, proponemos la creación un gobierno único que aglutine los 4 territorios forales, y como representante final de los ciudadanos de esta suma, negocie con el estado Español, el respeto inequívoco a nuestros derechos, la restauración foral plena con la obligatoria mejora de las cuotas de autogobierno, incluir la necesidad de la existencia de una doble nacionalidad a elección de cada ciudadano foral, la posibilidad de representación en competiciones deportivas en ciertas disciplinas deportivas, la capacidad de convocar referendos sobre las cuestiones que atañen al propio país así como la competencia para representarnos en la unión europea de forma independiente.

La España de la constitución del siglo XX no es sino el último arreglo a la inestabilidad provocada desde hace 2 siglos al arrancar la condición foral plena a los ciudadanos de los territorios forales a cambio de unos estatutos de autonomía incumplidos, bajo la observancia de un tribunal constitucional elegido a dedo por políticos españoles que acata las interpretaciones interesadas de la legalidad impuestas por el gobierno de España.

España no es para los gobiernos de España una nación de naciones como la entendemos los ciudadanos forales, sino una gran Castilla, cuyo fin único es representarse a si misma como único reflejo cultural y político de si misma. La España de este siglo XXI, la gran Castilla, que aborrece la riqueza de la diferencia y apuesta por una imagen exterior que no representa la cultura, la lengua y la diversidad de los ciudadanos forales.

Nuestra historia, esta escrita por los señores y reyes impuestos por Castilla desde el año 1200 en Álava, Gipuzkoa y Bizkaia y desde 1521 en Navarra, ha llegado el momento de crear una entidad que aglutine a los ciudadanos forales, un país de ciudadanos que juntos mantengan una relación entre iguales con España, no queremos 4 provincias pidiendo y rogando por que se cumpla lo que fue escrito en los estatutos, queremos la restitución foral plena y negociar entre iguales con España.

Vasconia en Europa

En esta nueva Europa de estados asociados bajo el gobierno de la unión europea, los ciudadanos de los territorios forales deben tener voz propia, la de un gobierno común que defienda su singularidad foral y sus derechos sociales, lingüísticos y culturales.

Bajo los distintos gobiernos de España, los ciudadanos de Vasconia no pueden existir en Europa mas que como Españoles, y bajo la dependencia de los intereses de España en detrimento de los propios.

La Europa de la comunidad europea esta formada por estados y son los mismos los únicos representantes de sus propios intereses, se da el caso tan caótico de que las naciones que viven dentro de un estado no existen en este panorama Europeo, y estados como Irlanda, Rumanía, República Checa, Eslovaquia, Bulgaria, Bélgica o Luxemburgo son miembros de pleno derecho mientras que los ciudadanos de Catalunya o Vasconia no podemos siquiera representarnos a nosotros mismos y nuestras lenguas tampoco pueden ser oficiales en el parlamento europeo.

Nuestro progreso y atracción de inversiones necesitan de un gobierno que represente y explique a los ciudadanos de Europa las bondades de invertir en un país de personas honradas y trabajadoras con una alta inversión en I+D.

Los ciudadanos de Vasconia debemos solicitar a Francia que “Basse-Navarre”, Baja Navarra o Nabarra behera se integre de nuevo en Navarra como parte de su territorio tras una refrendo popular.


Esa es la propuesta de Vasconia SI, junto al desarrollo de políticas de una nación del siglo XXI, en los ámbitos de políticas sociales y económicas, una nación moderna con un ejercicio de la libertad pleno que se ejecute a través de la votación de decisiones importantes para los ciudadanos, no un país donde votar sea un hecho aislado cada 4 años, sino de una democracia con mayúsculas donde el ciudadano sea parte de la misma.

Una nación diversa que entienda que esa diversidad es el origen de su riqueza y donde los ciudadanos se sientan tales por ser parte de un estado foral.

Vasconia SÍ


Baskonia BAI ekimenaren azken helburua da entitate politiko bat sortzea, Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Nafarroako herritarrak batuko dituena; baita, Baskoniako herritarrekin batera, kultura “continuum” bat eratzen duten inguruko lurraldeetako herri eta lekuak ere.

Baskonia BAI irabazi asmorik gabeko ekimena soziala da, XXI. mendeko Europaren erronka berrietan, foru lurraldeetako herritarrak babestuko dituen entitate politiko berria eratu nahi duena.

Gure foruen berezitasunak eta kultura arrasto partekatuak baterako gobernu erakundeak garatzera gonbidatzen gaituzte; izan ere, gure askatasunak galtzera eraman gaituen arrazoirik baldin badago, gobernu sendo eta bateratzailerik sortu ez izana da, herritarren gobernu bat, Espainiarekin negoziatuko duena, parez pare.

Lau foru lurraldeen gobernu bakarraren ideiaren inguruan mobilizatu nahi dugu gizartea, erabat beharrezkoa baita, gure foruen berezitasunak eragiten duen gatazka politikoko eszenatokiei aurre egiteko; iraganean ere elkarrekin jardun genuen gure foruak defendatzen eta, orain ere, elkar hartuta aurre egin behar diegu erronka modernoei.

Bi eszenatoki praktiko daude, gobernu bakar horretarantz urrats berriak egitera bultzatzen gaituztenak: Espainiako gobernuarekiko harremana eta Europan dugun lekua.

Espainiako gobernuarekiko harremana

Baskonia BAI ekimenak proposatzen du lau foru lurraldeak batuko dituen gobernu bakarra osatzea; erakunde hori izango da Baskoniako herritarren azken ordezkaria, Espainiar Estatuarekin negoziatuko duena, hainbat alderdiren inguruan: gure eskubideenganako errespetu argia; autogobernu kuotak hobetzea; herritar bakoitzak naziotasun bikoitza izatea erabakitzeko aukera; kirol txapelketetan ordezkaritza propioa izatea, geure federazioaren eskutik; herrialdeari eragiten dioten gaiei buruzko galdeketak egiteko ahalmena; hezkuntzaren eta osasunaren arloan erabateko eskumenak izatea, eta foru estatu burujabeari dagozkion beste askatasun batzuk.

XX. mendeko konstituzioaren Espainia horrek agerian uzten du nola erosi ziren foru lurraldeetako herritarren askatasunak bete ez diren autonomia estatutuen truke, nahierara aukeratua izan zen auzitegi konstituzionalaren begiradapean; auzitegi horrek men egiten die Espainiako gobernuak ezarritako legeriaren interpretazio interesatuei.

Espainiako gobernuen begietara, Espainia ez da nazioen nazioa, Gaztela handi bat baizik, eta haren azken helburua da bere burua ordezkatzea, herrialdearen isla kultural eta politiko bakar gisa. XXI. mende honetako Espainiak, Gaztela handiak, gorroto du ezberdintasunaren, aniztasunaren aberastasuna, eta kanpora begirako irudi bakarraren aldeko apustua egiten du, Baskoniako herritarren kultura, hizkuntza eta aniztasuna ordezkatzen ez duen irudiaren aldeko apustua, hain zuzen ere.

Baskoniaren historia Gaztelak ezarritako jauntxoek eta erregeek idatzi zuten; garaia da Baskoniako herritarrak batuko dituen entitate bat sortzeko, Espainiarekiko berdin arteko harremana izango duen herritarren herri bat, alegia. Ez dugu nahi, behin eta berriz, estatutuetan idatzitakoa bete dadila eskatzen eta erregutzen ari diren lau probintzia ikusterik, herritarrek gobernu indartsua nahi dugu, ordezkatuko gaituena eta Espainiarekiko berdinen arteko harremana izango duena.

Baskonia Europan

Europar batasuneko gobernuaren pean elkartzen diren estatuen Europa berri honetan, foru lurraldeetako herritarrek hitzak izan behar dute, haien foru berezitasuna eta eskubide sozial,  inguistiko eta kulturalak defendatuko dituen gobernu komun horren eskutik.

Espainiako gobernuen eskutik, espainiar gisa besterik ez dira existitzen Europan

Baskoniako herritarrak; Espainiako interesen mende, interes propioen kalterako.

Europar batasuneko Europa estatuek osatzen dute eta horiek dira beraien interesen ordezkari bakarrak; egoera kaotikoa da, eta estatuen baitan bizi diren nazioak ez dira existitu ere egiten Europako panorama horretan. Errumania, Txekiar Errepublika, Eslovakia, Bulgaria, Belgika edo Luxemburg, esaterako, eskubide osoko kide dira, baina, Catalunya edo Baskoniako herritarrok ez daukagu geure burua eta hizkuntzak ordezkatzeko eskubiderik ere; hizkuntza horiek, gainera, ezin dira ofizialak izan europar parlamentuan.

Gure fiskalitatea, Espainiako ogasunaren esku-hartzeak gorabehera, estatu batena da, baina ez gara estatu bat, beraz, ezin dugu sistema hori Europan defendatu.

Gure aurrerapenerako eta inbertsioak erakartzeko, beharrezkoa da gobernu bat izatea, ordezkatuko gaituena eta pertsona zintzoz eta langilez osatutako herrialde batean inbertitzeak dakartzan onurak azalduko dituena Europako herritarren aurrean; ikerketan eta garapenean asko inbertitzen duen herrialdea garela azalduko diena. Eta ez dugu horrelakorik lortuko bere interes partikularrez soilik arduratzen den Espainiako estatu ustel batek ordezkatzen bagaitu.

Baskoniako herritarrok Frantziari eskatu behar diogu “Basse-Navarre”, Behe Nafarroa edo Nafarroa Beherea sar dadila berriro Nabarran, herri-galdeketan baten bitartez. Horixe da Baskonia BAI ekimenaren proposamena eta, horrekin batera, XXI. mendeko nazio baten politikak garatzea, gizarte eta ekonomia politiken arloan; nazio moderno bat garatzea, askatasuna erabat gauzatuz, herritarrentzat garrantzitsuak diren erabakiak bozka bidez hartuz; eta ez bozka ematea lau urtean behingo ekintza isolatu bat den herrialdea izatea. Benetako demokrazia nahi dugu, demokrazia letra larriz idatzi nahi dugu, herritarra demokraziaren parte izanik.

Nazio anitza nahi dugu, aniztasun hori aberastasun iturri gisa ikusiko duena, herritarrak herritar sentiaraziko dituena, foru estatu baten kide izateagatik.

Baskonia BAI

3 comentarios en “Manifiesto

  1. patxistein dijo:

    Kezkatu egiten nau ez ikusteak lapurdi eta zuberoa inon islaturik

    Responder
  2. Kim dijo:

    Los navarros no quieren nada con vosotros. Fuera!!!!

    Responder
    • admin dijo:

      A que navarros te refieres? Algunos de nosotros en Vasconia SI? Los habitantes de los más de 40 ayuntamientos con alcaldes de Bildu o Geroa Bai, entre ellos Pamplona, Barañáin, Tafalla, Estella, Villava o Berriozar?

      Navarra es Vasconia y Vasconia Navarra

      Responder

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *